EKINN Gastro x Barra de ideas
Etorkizuneko ostalaritza eraikitzen: gastronomia, pertsonak eta negozioa> 2026ko azaroaren 16an, Barra de Ideas Donostiara iritsiko da, Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskutik. Topaketaren helburua ostalaritzako kudeaketari buruz hausnartzea, talentua sustatzea eta negozioak hobetzeko aukera eta ideia berriak partekatzea da.
Ekitaldia Donostia Sustapenak bultzatutako EKINN Gastro topaketen barruan antolatu da. Ekimen horren bidez, hiriko ekosistema gastronomikoa osatzen duten eragileak elkartzeko eta esperientziak partekatzeko guneak sortu nahi dira.

Jatetxeen etorkizunari begiratzeko ikuspegi praktikoa
Topaketa aukera ona izango da beste profesional batzuekin esperientziak partekatzeko, lan egiteko modu berriak ezagutzeko eta zure establezimenduan egunerokoan erabilgarriak izan daitezkeen ideiak jasotzeko. Egitarauak lau ardatz izango ditu, gaur egungo kudeaketatik abiatuta etorkizuneko jatetxe-ereduari begira jartzeko.


Kudeaketa berrasmatzeko lau erronka

Sormen handiagoko jatetxeak:
> Talentu gastronomikoa sustatzea eta nortasun propioa lantzea, bezeroekin konektatuko duen esperientzia eskaintzeko.

Pertsonak ardatz dituzten jatetxeak:
> Lidergoa, motibazioa eta taldeak zaintzeko eta talentuari eusteko tresnak.

Kudeaketa eraginkorragoa duten jatetxeak
> Teknologia eta lan-prozesuak eguneroko jarduna errazteko, denbora aurrezteko eta kudeaketa hobetzeko.

Errentagarriagoak diren jatetxeak:
> Kostuen kontrola, plateren kostuen kalkulua eta finantza-kudeaketa, egindako ahalegina emaitzetan isla dadin.
Ideiak partekatzeko, gure kudeaketa aztertzeko eta jatetxearen egunerokoan erabilgarriak izango zaizkigun gako berriak ezagutzeko topaketa.
Hitzordua azaroaren 16an izango da, Donostian, EKINN eraikinean (San Bartolome Gaina kalea, 16, 20009).
Eman izena eta gorde doako plaza.
Plaza kopurua mugatua da, bertaratutakoen arteko harremanak eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Egitaraua Barra de Ideas San Sebastián
9:30 – Harrera
9:50 – Erakundeetako ordezkarien ongietorria
9:55 – Aurkezpena eta ekitaldiaren hasiera
Sormen handiagoko jatetxeak
10:00 – Sormena, nortasun-ikur: produktuak, proposamen gastronomikoak eta sukaldaritzako berrikuntzak merkatu lehiakor batean bereizteko gakoak.
10:20 – Abegikortasuna, kopiatu ezin den balioa: bezeroarekiko arreta lehiakideengandik bereizteko gako bihurtzen denean.
Pertsonak ardatz dituzten jatetxeak
10:40 – Lidergoa eta komunikazioa: taldearekin harreman ona izateko, estrategia partekatzeko eta eraginkortasunez gidatzeko gakoak.
11:00 – Sukaldearen eta aretoaren arteko elkarlana: talde sendo eta koordinatua osatzeko gakoak.
11:20 – Kafe-atsedena
Errentagarriagoak diren jatetxeak
12:00 – Negozioaren lema: aurrekontuaren kontrola eta erabakiak hartzea.
12:20 – Markatik salmentara: bezeroarekin konektatu eta negozioa hazteko gakoak.
Kudeaketa eraginkorragoa duten jatetxeak
12:40 – Teknologia negozioaren zerbitzura: digitalizazioak erabaki hobeak hartzen eta denbora aurrezten nola lagun dezakeen.
13:00 – Eraginkortasunari ere erreparatu: baliabideak, energia eta elikagai-hondakinak behar bezala kudeatzea, emaitza ekonomikoak hobetzeko.
13:20 – Ondorioak
13:30 – Ekitaldiaren amaiera
Galdetegia

Jaione Aizpurua
Kabo

Noemí Boza
Barra de Ideas

Jon Fernández
Barra de Ideas
